XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zera eskatzen da: aurreko hiru kasuetan aldagai estatistikoaren eta aldagai aleatorioaren adibide bana ematea.

18.2.- Batetik seira zenbakitutako bi dato akasgabe ditugu.

Bi datoak botatzerakoan () lortutako emaitzari, bere batura lotzen dion X aldagai aleatorio bat kontsideratzen da.

Hauxe eskatzen da:

a) expresio hauei dagozkien gertaerak:

1) x=5; 2) x=2; 3) x=3-ren multiploa edo x=10; 4) x=2-ren multziploa eta x=3-ren multiploa.

b) Beren probabilitateak kalkulatzea.

c) X aldagai aleatorio diskretua dela frogatzea.

18-3.- Demagun dato akasgabe bat dugula baina hiru aurpegik 2 zenbakia dutela, beste bik 1 zenbakia eta batek 3 zenbakia.

Kontsidera dezagun datoen erresultatu bakoitzari lortutako zenbakia lotzen dion X aldagai aletarioa.

Zera eskatzen da:

a) X-en lagin-espazioa edo eremua.

b) X-en ibilbidea.

c) X aldagai aleatorioaren banaketa, bere probabilitate-funtzioa irudikatuz (probabilitate-diagrama) eta bere banaketa-funtzioa.

18.4.- Kontsidera dezagun aurreko ariketan genuen bezelako dato bat: 3 aurpegi 2 zenbakiarekin, bi 1 zenbakiarekin eta bat 3 zenbakiarekin.

Kontsidera dezagun beste dato bat lau aurpegi 5 zenbakiarekin eta bi 4 zenbakiarekin dituena.

Bi datoen jaurtialdi bakoitzeko emaitzari dagokion baturari dagokion X aldagai aleatorioa definitzen badugu, zera eskatzen da:

a) X-en eremua eta ibilbidea aurkitzea.

b) x=7, x=8, x=7 gertaerak, lagin-espazioaren azpimultzo bezala adieraztea.

c) b-n adierazitako gertaeren probabilitatea kalkulatzea.

d) probabilitate eta banaketa-funtzioak eta beren grafikoak kalkulatzea.